Ainhoa Plaza Amozarrain, Tafallan garaile

Erabiltzailearen aurpegia Lokatza Ziklismo Kirol Elkartea 2026ko maiatzaren 4a

Tafallako podiumeko argazkia.

Asteburuan Ardo Gorriaren Challengue-a leihatu dute, Igamo Packaging taldeko kadete eta junior mailako neskek, Tafalla eta San Martin de Unxen.

Lehen etapa, Tafallan jokatu zuten ekaitzak baldintzatutako egunean. Ibilbide laua zuten hasieran txirrindulariek, azken kilometroetan Artaxoako gaina zutelarik. 20. kilometroan lau txirrindulariko ihesaldia sortu zen; bertan, Ainhoa Plaza sartu zen eta berehala batean, 2 minutuko aldea hartu zuten. Plazak, lehen urteko kadeteak, Artaxoako maldetan, erasoa jo, eta atzean utzi zituen ihesaldiko kide guztiak, Tafallarako azken 10 kilometroak bakarrik tropelaren aurkako lanean.
 
Azkenean, Ainhoa, 43 segundoko aldearekin iritsi zen tropel nagusiarekiko. Kadete mailako garaipena soilik ez, baita, garaipen absolutua ere kadete eta jubenilen artekoa. 
 
Bigarren etapan, San Martin de Unxen Igamoko nesken lan bikainaren ondoren, sailkapen nagusiko 4. Postua lortu zuten Challegue-an. Hori horrela, mahaiaren bueltan ospatu zuten Lokatzako neskek asteburuan zehar lortutako garaipena eta emaitzak. 
 
Tafalla, kadeteak:
  • 1. Ainhoa plaza Amozarrain.
  • 5. Izaro Ezpeleta Echeberria.
Tafalla, juniorrak:
  • 8. Ziortza Heredia Mendia.
San Martin de Unx, kadeteak:
  • 7. Ainhoa Plaza Amozarrain.
  • 15. Izaro Ezpeleta Echeberria.
San Martin de Unx, juniorrak:
  • 6. Ziortza Heredia Mendia
Sailkapen nagusia, kadeteak:
  • 4. Ainhoa Plaza Amozarrain
  • 11. Izaro Ezpeleta Echeberria
Sailkapen nagusia, juniorrak:
  • 6. Ziortza Heredia Mendia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak