Zortea izan zuten Lokatzako neskek; izan ere, Bergaran izan zen euritearen ordez, Galiziako lurretan, eguzkia izan zen protagonista. Igamok, hiru kategorietan parte hartu zuen bi lasterketetan: kadete, junior eta open mailan. Gaur egun, Euskal Herrian hiru kategoriak mantentzen dituen talde bakarra da Igamo Packaging.
Betanzoseko ibilbidea zirkuitu bihurri eta gorabeheratsu baten zehar izan zen, Betansozeko inguru zoragarrietatik. Aldiz, Pontevendrakoa, Marin eta Pontevedra artean dagoen autobidean itzulika. Lokatzako neskak, bietan, garaipeneko borrokan egon ez baziren ere, postu aurreratuak lortu zuten bi lasterketetan.
Orain, hurrengo zita, asteburu honetan izango dute Atzenetan (Valentzia) Espainiako kopako 5. proba puntuagarriarekin.
Lokatzakoen emaitzak:
-
Betanzos:
-
Kadeteak:
-
19. Izaro Ezpeleta.
-
53. Ainhoa Plaza.
-
Juniorrak:
-
55. Ziortza Heredia.
-
Open maila:
-
40. Itxaso Plaza (15. 23 urtez azpikoetan).
-
73. Itxaso Askasibar.
-
85. Edurne Ormaetxea.
-
Pontevedra:
-
Kadeteak:
-
27. Izaro Ezpeleta.
-
65. Ainhoa Plaza.
-
Juniorrak:
-
23. Ziortza Heredia.
-
Open maila:
-
18. Itxaso Plaza (10. 23 urtez azpikoetan).
-
82. Edurne Ormaetxea.