Beasainen hiru lasterketa antolatu ziren, kategoria bakoitzarentzat bana. Kadeteek, Liernia-Olaberria zirkuituari itzuli bat eman zioten, jubenilek, bi itzuli eta open mailako txirrindulariek, hiru itzuli.
Hurrengo lasterketa, datorren astean izango dute, Lea Artibai challengean; hiru etapa izango dituen lasterketa. Lasterketa gogotsu hartzen dute Igamoko neskek urtero, etxean lehiatzen den lehiaketa garrantzitsuenetakoa baita. Lea Artibai ondoren, Espainiako Kopari jarraipena emango diote Aste Santuaren ondoren, Galizian eta Valentzian.
Beasain:
-
Kadeteak:
-
23. Izaro Ezpeleta.
-
59. Ainhoa Plaza (19. Lehen mailako kadetea).
-
Jubenilak:
-
38. Ziortza Heredia (14. Lehen mailako jubenila).
-
Open:
-
31. Itxaso Plaza (13. 23 urtez azpikoetan).