Igamok hasi du Espainiako Kopa

Erabiltzailearen aurpegia Lokatza Ziklismo Kirol Elkartea 2026ko martxoaren 16a

Ainhoa Plaza joan zen asteko Segurako Euskadiko txapleketan ihesaldian.

Igamo Packaging taldeko neskak denboraldi berriko Espainiako Kopari ekin zioten igandean, Nojan. Aurten, kopako egutegian bederatzi proba izango dituzte.

Nojakoa lehenengoa izan zen; ondoren, hurrengo astean, martxoaren 22an Beasainen; apirilean zita bikoitza Galizian eta beste bat Valentzian. Ekainean, Lizarran eta Murtzian; eta bukatzeko, uztailean Leonen. 
 
Beraz aurten ere, Lokatzako neskek, bizikletan egiten dituzten kilometro guztiei, kotxean egin beharrekoak batuko zaizkie. Era berean, Estatu mailako beste lasterketa batzuk ere aurreikusita dizute haien egutegian. Hala nola, Asturiasen, Kantabrian eta Valentzian. 
 
Nojako lasterketa, zorionez, eguzkipean lehiatu zuten, izan ere, larunbatean ibilbidearen zati asko, urak hartuta zeuden eta arriskutsu zegoen errepidea. Horrela bada, eguzkiarekin eta tenperatura fresko baina ez hotzekin, ekin zioten kadeteek Nojan lehiaketari.
 
Kadeteetan Izaro Ezpeleta izan zen Igamokoen artean aurreratuena 36. postuan. Ondoren, jubenilen lasterketa etorri zen eta hemen Ziortza Herediak 32. postua eskuratu zuen. Bukatzeko, Itxaso Plazak elite mailan 26. postua lortu zuen.
 
Igamo Packagin Nojako sailkapenak:
 
Kadeteak:
  • 36. Izaro Ezpeleta
  • 70. Ainhoa Plaza
Juniorrak:
  • 32. Ziortza Heredia
Elite - 23 urtez azpikoak:
  • 26. Itxaso Plaza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak