Itxaso Plaza Euskadiko txapeldunorde 23 urtez azpikoetan

Erabiltzailearen aurpegia Lokatza Ziklismo Kirol Elkartea 2026ko martxoaren 9a

Itxaso Plaza, Gorlan entrenatzen.

Atzo jokatu zen Seguran Emakumeen Euskadiko Txirrindularitza Txapelketa. Igamo Packaging taldeko txirrindulariak bertan izan ziren kategoria guztietan lehiatzen.

Itxaso Plazak Open mailan 10. postua lortu zuen, 23 urtez azpikoetan, Euskadiko azpitxapelketa eskuratuz. Open mailako lasterketa, bi txirrindularien ihesaldiak baldintzatu zuen. Atzetik, Itxasok, tropelean, Lierniko hiru igoeretan, aurrean mantenduz, lortu zuen emaitza bikaina.

Ez zen Igamo Packaging taldeko protagonista bakarra izan. Kadete mailan ere, Lokatzako bi ordezkariek, Ainhoa Plazak eta Izaro Ezpeletak, Igamoko mailota erakutsi zuten lehen postuetan hasiera-hasieratik. Kadeteek 41 kilometroko ibilbidea zute eta hasiera-hasieratik Ainhoa Plazak erasoa jo eta beste txirrindulari batekin, 20 kilometroz elkarrekin jardun zuten, baina, ondorengo 15 kilometroak bakarka burutu zituen Ainhoak, tropelak, 6 kilometroren faltan harrapatu zuen arte. Ondoren, Izaro Ezpeletaren txanda heldu zen, Zeraineko igoeran, faboritoen taldean mantenduz. Helmugan, Izaro 8. eta Ainhoa 22. sailkatu ziren.

Igamo Packaging:
  • Open maila
    • 10. Itxaso Plaza (2. 23 urtez azpikoetan Eus)
    • 29. Ziortza Heredia (10. Junior Eus)
    • 35. Itxaso Askasibar (9. 23 urtez azpikoetan Eus)
  • Kadeteak
    • 8. Izaro Ezpeleta (7. Eus)
    • 22. Ainhoa Plaza (16. Eus)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak