Zumarragako Zatikarekin eta Austriako RLM Wien-ekin, talde mistoa osatuta hartu du parte Igamo Packaging-ek. Guztira sei txirrindulariz osatutako taldea sortu dute Itxaso Askasibar elgetarrak, Izar Ezkibel oñatiarrak, Maier Olano tolosarrak, Alma Pagani austriarrak, Eguzkine eta Olatz Romaratezabala zumarragarrak. Igamoko koloreak ordezkatuz, Belgikako, Frantziako, Herbeheretako, Erresuma Batuko, Danimarkako, Italiako... eta beste hainbat herrialdeetako talde onenen aurka lehiatu dira txirrindulariak; hain zuzen ere, hilabete barru, Ruandan jokatuko den munduko txapelketan protagonista izango diren txirrindularien aurka.
Erronka handia izan dute; Maier Olano tolosarrak, 14. postuarekin hasi zuen lehen etapa. Bigarrenean 15. postua eskuratu zuen eta sailkapen nagusian, 14. amaitu zuen. Bestetik, Itxaso Askasibarrek azken sailkapenean 86. postua lortu zuen eta Alma Paganik 87. Lasterketa bukatze soila, garaipena da, Lokatza moduko klub herrikoi batentzat, profesionalizatuta dauden Europako taldeen eta selekzioen aurka lehiatuta.