Igamo Packagingeko taldea Leon eta Pola de Sieroko lasterketetara

Erabiltzailearen aurpegia Lokatza Ziklismo Kirol Elkartea

Igamo Packaging emakume taldeak, hurrengo asteburuan zita bikoitza izango du. Granadan egindako Espainiako txapelketaren ondoren, maletak desegiteko denborarik gabe, Leonerako eta Asturiaserako bidea hartuko dute, Lokatza Ziklismo Eskolako neskek.

Larunbat arratsaldean, Leonen, Espainiako Kopako azken proba puntuagarria lehiatuko dute, hiriburuan bertan izanik irteera eta helmuga. Iazko ekitaldian, jubenil mailan zebilela, Edurne Ormaetxeak 7. postua lortu zuen esprintean.
 
Igandean berriz, Pola de Sieron, estatu mailako lasterketa izango dute, Siero inguruan antolatutako zirkuituan. Igamoko neskek, oroitzapen onak izango dituzte, izan ere, jubenil mailan, iazko edizioan, Coloradotik Bergarara etorritako Helena Jones txirrindulari Estatubatuarrak lortu zuen garaipena Lokatzarentzat. Gaur egun, Helena, AG Insurance talde profesionalean ari da. 
 
Lasterketa hauetarako, txirrindulari berri bat izango dute Igamo taldean, June Candelario Bergararra. Sub23 kategoriak egingo du debuta eta helburua, lehiaketako txirrindularitza ezagutzea izango da, tropelean ibili eta lasterketa batek dituen nondik norakoen lehen esperientzaik bizitzea.
 
Leonen eta Pola de Sieron parte hartuko duten txirrindulariak:
 
  • Kadeteak:
    • Izaro Ezpeleta. 
  • Junior:
    • Izar Ezkibel.
    • Itxaso Askasibar.
  • Sub23:
    • June Candelario.
    • Edurne Ormaetxea.
    • Itxaso Plaza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak