Espainiako Kopako seigarren proba puntuagarria izan zuten larunbatean Abanillan (Murtzia) eta igandean berriz, Federació Ciclisme Comunitat Valencianaren kopako lasterketa, Valentzia hiriburuan. Biak ala biak, Estatuko talde onenak batu zituen lasterketak izan ziren, bertan baitzeuden, denboraldian zehar protagonista izaten ari diren txirrindulari guztiak.
Abanillan, Murtziako bero itogarriarekin, elite eta hogeita hiru urtez azpiko kategorian, Itxaso Plazak zazpigarren postua lortu zuen, sub23 mailan, hirugarren postua eskuratuz. Lasterketako unerik garrantzitsuenean, Algarroboko igoeran, tropela hautsi eta dozena inguruko taldetxoa osatu zen lasterketa buruan, Plazak, beraiekin sartzea lortu zuen, lasterketa, top 10 batekin borobilduz.
Igandean berriz, Valentzia hiriburuan, 7,3 Km zirkuituari 10 itzuli egin behar izan zioten txirrindulariek. Hasieran ihesaldia egon bazen ere, tropelak, azken itzulia batera burutzera zihoala, txirrindulari batek, eraso, eta bakarrik heldu zen helmugara. Kasu honetan, Edurne Ormaetxeak, tropeleko esprintean, aurrealdean sartuta 9. postua eskuratuta amaitu zuen lasterketa. Sub23 kategorian bosgarren postua lortuz.
Ekainaren erdia eginik, oraindik, badute non lehiatu Lokatzako neskek. Hurrengo astean, Nafarroan, Etxarri eta Atarrabiako lasterketak izango dituzte kadeteek eta juniorrek. Hilabetea bukatzeko, Edurne Ormaetxeak eta Itxaso Plazak, Espainiako txapelketa izango dute Granadan, ekainaren 29an. Kasu honetan, erronka polita bezain handia izango dute, profesionalekin lehiatuko baitira Igamo Packaging taldeko txirrindulariak, bertan izango dituzte eta, World Tourreko hainbat txirrindulari eta talde.

Igamo Packaging txirrindularien sailkapenak:
Abanilla (Murtzia) – Espainiako Kopa
Elite – Sub23:
- 7. Itxaso Plaza (3. Sub23)
Junior:
- 24. Itxaso Askasibar
- 28. Izar Ezkibel
Kadete:
- 16. Izaro Ezpeleta
Valentzia – Copa Federació Ciclisme Comunitat Valenciana
Elite – Sub23:
- 9. Edurne Ormaetxea (5. Sub23)
- 14. Itxaso Plaza
Junior:
- 20. Izar Ezkibel
Kadete:
- 39. Izaro Ezpeleta