Brontzea Gipuzkoako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Lokatza Ziklismo Kirol Elkartea 2025eko maiatzaren 26a

Asteburuan emakumeen Gipuzkoako Itzulia jokatu da Urnietan, Ordizian eta Elgoibarren. Bigarren etapak, Ordiziakoak, Gipuzkoako txapelak banatzeko balio izan du. 

Open mailan, Igamo Packaging taldeko Itxaso Plaza arrasatearrak, brontzezko domina lortu zuen. Hogeita hiru urtez azpikoen artean, Gipuzkoako bigarrena izatea lortuz. 
 
Bestetik, Itzulian ere, emaitza politak lortu dituzte Lokatzako neskek. Open mailan, Itxasok berak, sailkapen nagusian 14. postua lortu du (8. sub23 mailan) harentzat oraindik, bigarren urtea bada ere. 
 
Igamokoen sailkapenak Itzulian:
 
Open:
  • 14. Itxaso Plaza
  • 53. Edurne Ormaetxea
 
Juniorrak:
  • 22. Izar Ezkibel
 
Kadeteak:
  • 27. Izaro Ezpeleta
  • 29. Ziortza Heredia