Esan bezala, asteburu honetan, Gipuzkoako itzulia izango dute ostirala eta igandea bitartean. Lehen etapa Urnietan izango da, prologoarekin hasiko dute Itzulia eta ondoren, Ordizian eta Elgoibarren izango dituzte lehen eta bigarren etapak hurrenez hurren. Ordiziko etapa era berean, Gipuzkoako txapelketa ere izango da. Itzulia amaitu eta berehala, maiatzaren 31-an, Sopelan Euskal Herriko txapelketa lehiatuko dute Lokatzako neskek eta hurrengo egunean, ekainak 1ean, kadeteek San Antonioko sarian, Euskadiko erlojuaren kontrako txapelketa.
Ekainean zehar, Igamoko neskek, ez dute asteburuetan atsedenik izango. San Antonion, Euskal Herriko txapelketarekin hasteaz bat, ekainaren 7 eta 8ko asteburuan, Lizarran, Espainiako Kopako bosgarren proba puntuagarria izango dute. Txapelketa berdineko beste lasterketa bat izango dute Murtzian ekainaren 14an eta maila nazionaleko beste bat, ekainaren 15ean Valentzian.
Mediterraneotik bueltan, ekainaren 21ean eta 22an, etxetik gertuago, Atarrabian eta Etxarrin. Aldiz, hilabetea amaitzeko, ekainaren 28an, Granadan, Igamok, hogeita hiru urtez azpiko Espainiako txapelketak lehiatuko ditu.
Ekaina lanpetua izango badute ere, uztailean ere, ez dute atseden askorik izango: Leon, Pola de Siero, Iruñerriko itzulia eta Aiarako Itzulia izango baitituzte.