Dorleta Amako eta Lokatzako ziklistek, Movistar Team taldea gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Kamioek barrutik zer duten, karabanak nola prestatuta dituzten eta potoak ere opari. Bukatzeko, taldeko txirrindulari guztiekin argazkia.
Era berean, Itzuliko etapa bat bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten Igamoko neskek. Podiuma ere ezagutu zuten, Guajardo esatari ospetsuak aurkeztuta. Izar diren txirrindulariekin hitz egiteko eta argazkiak egiteko aukerarekin.