Markinako etapa, euriak baldintzatuta, egin zen. Hasieratik bukaerara, zaparrada mardulen azpian jardun behar izan zuten txirrindulariek. Lasterketak 42 kilometro zituen kadete mailan eta Katixa Navarro arrasatearrak, tarteko helmugen lidertza lortu zuen.
Berriatuko etapan, hirugarren eta azkenengoan, 42 kilometrokoan, Navarrok, lidertzari eustea lortu zuen lan aipagarria eginez. Horrela, Lea Artibaitik, Tarteko Helmugen saria jasota itzuli da.