Igamo ordezkatzen, Izar Ezkibel, Edurne Ormaetxea eta Itxaso Plaza izan dira. Oraingoan, kadeteek atsedena izan dute; izan ere, Lokatzatik, kontuan izaten da urtean zehar kategoria bakoitzari egutegia ezartzerakoan, lehiaketa egun kopuruak eta bidai luzeen kopurua, beraien formazioa lehenetsiz.
Larunbatean, Naqueran izan zuten lasterketak, 70 kilometroko ibilbide gorabeheratsua zeukan. Aldapa luzerik izan ez bazuten ere, ibilbide osoa, atsedenik gabeko zirkuitu baten zehar izan zuten. Hasiera hasieratik, lasterketa erabat hautsi zen. Plazak, bigarren tropeltxoan egotea lortu zuen eta Ezkibelek, hirugarrenean (juniorra da oraindik). Helmugan, 19. postua junior mailan Ezkibelek, eta 20. postua, aldiz, Plazak sub 23 kategorian. Ormaetxeak, arazo fisikoengatik, lasterketa utzi behar izan zuen.
Igandean berriz lehiatu ziren Igamoko neskak, kasu honetan, Estivellan, Morvedre Sari Nagusian. Lasterketak 75 kilometroko ibilbidea proposatzen zuen, Calderonako parke naturalean zehar, Valentziako laranjondoetan zehar. Aurreko eguneko emaitzak, onak izan baziren, kasu honetan, hobeak. Itxaso Plazak 11. postua eskuratu baitzuen sub23 kategorian. Ezkibelek berriz ere, 20. postua junior mailan eta Edurnek, arazo fisikoak gaindituta, 57. postua, sub 23 kategorian lehen urtea egiten ari delarik.
Hurrengo zita, apirilaren bukaeran izango dute Igamo Packaging taldeko emakumeek, Lea Artibai challengearekin. Lekeitio, Markina eta Berriatuan, hiru egunetan zehar, egiten den lasterketarekin. Kasu honetan, taldeko kategoria guztiak lehiatuko dira.