Lehenengoa, larunbatean, Betanzosen (A Coruña), eta bigarrena, Pontevedra hiriburuan. Galiziakoak, hirugarren eta laugarren proba puntuagarriak dira, Nojan eta Beasainen lehiatu ondoren. Ohikoa den bezala, estatu osotik joandako talde eta txirrindulari onenak bildu ziren bi lasterketetan, baita, Portugaldik joandako taldeak ere.
Betanzosen lan polita egin bazuten, are txukunagoa hurrengo egunean, Pontevedra eta Marin artean prestatutako ibilbidean. Izan ere, igandekoan, Pontevedran lehiatutakoan, Igamoko kadeteak, 11. eta 15. postuak eskuratu zituzten, Izaro Ezpeleta eta Ziortza Herediaren eskutik, hurrenez hurren.
Taldearen hurrengo hitzorduak, Naquera eta Estivella izango dira, apirilaren 12an eta 13an, Valentzian. Apirila amaituko dute Lea Artibaiko challengue-arekin.