Lasterketak, Mutrikutik Osintxurako bidea egin zuen, ondoren, Mutrikura itzuli eta Kalbario gainetik birritan igaro behar izan ziren ziklistak. Irteeran 163 txirrindulari izan ziren eta horietako bat, emakumea, Itxaso Plaza. Igamokoak, bere maila erakutsi eta helmugaraino iritsi zen.
Hurrengo lasterketa, ostiralean, martxoaren 14an, Bergaran izango dute: San Martzial igoera. 2025ean bailaran aurreikusita dauden emakumeentzako bi lasterketako bat da. Bestea, Bergaran hori ere, San Antonio saria izango da. Biak, Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta.
