Igamo Packaging, onenekin lehiatzen

Lokatzako neskak Nojan.

Lokatza Ziklismo Eskolako emakume taldeak ekin dio Espainiako Kopako lehiaketei.

Asteburuan, ohi bezala, Nojan izan dira Igamoko txirrindulariak, estatu osotik etorritako txirrindulari onenekin batera lehiatzen. Estatu Batuetako selekzioa ere izan da, non Helena Jones txirrindulariarekin, Igamoko taldekide ohiarekin berrelkartzeko aukera izan duten; iaz, hain zuzen, garaipena eman zion Igamori Coloradoko txirrindulariak, Bergaran egin zuen egonaldian.
 
Lehen lasterketa txikienentzat izan zen; kadete mailako 140 txirrindulari baino gehiago elkartu ziren goizeko bederatzietan Nojako irteeran. Igamok, lau ordezkari izan zituen bertan: Izaro Ezpeleta (Aramaio), Ane Atorrasagati (Oñati), Katixa Navarro (Arrasate) eta Ziortza Heredia (Araia). Ibilbide zigi-zagatsuan eta lur bustiari aurre egin behar izan zioten. 
 
Ondoren, junior mailako txirrindulariek izan zuten euren lasterketa, Izar Ezkibel (Oñati) eta Itxaso Askasibar (Elgeta) ordezkari bezala. Biak, tropel nagusian iristea lortu zuten helmugara. 
 
Bukatzeko, Open Mailako lasterketan, lehiatu ziren Edurne Ormaetxea (Aramaio) lehen urtea kategorian eta Itxaso Plaza (Arrasate). Plaza, top hamarra jokatu zen tropelean iritsi zen, eta Ormaetxea, aldiz, bigarren tropelean. 
 
Igamoko neskek, hurrengo zita Bergaran izango dute San Martzialgo igoeran, martxoaren 14an. Hurrengo egunean, Seguran lehiatuko dira. Eta Espainiako Kopako hurrengo zitak, Beasainen eta Galizian izango dituzte. Martxoan, lehiaketaz betetako hilabetea izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak