Igamo Packaging Espainiako kopan

Taldearen aurkezpeneko une bat.

Joan den asteburuan, Lokatza Ziklismo Eskolako talde guztiekin batera, Igamo Packaging talde ere aurkeztu zen. Horretaz gain, igandean, denboraldiari hasiera eman zioten Igamoko neskek, Errenterian egin zen lasterketan.  

Denboraldi hasierak beti izaten dira bereziak, entrenamenduak ondo joan diren ikusteko, aurkariak nola dauden jakiteko eta tropelari neurria hartzeko. Errenterian, aipatzekoa da Open mailan Itxaso Plaza arrasatearrak lortutako 7. postua. 
 
Lehen lasterketaren ondoren hausnarketarako denborarik gabe, asteburu honetan, Nojako Espainiako Kopan lehiatuko dira Lokatzako neskak, beste urte batez. Aurten ere, Igamo taldeak, Estatuko egutegi indartsuena lehiatuko du, eta hasiera Nojan emango dio, hurrengo igandean.
 
Taldea ordezkatuko dutenak:
  • Izaro Ezpeleta Etxeberria (Aramaio)
  • Ane Atorrasagasti Fernandez (Oñati)
  • Katixa Navarro Ezpeleta (Arrasate)
  • Ziortza Heredia Mendia (Araia)
  • Izar Ezkibel Bastida (Oñati)
  • Itxaso Askasibar Belar (Elgeta)
  • Edurne Ormaetxea Arriaran (Aramaio)
  • Itxaso Plaza Amozarrain (Arrasate)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak