Urtean zehar hainbat lorpen garrantzitsu izan dituzte bi taldeek. Bolitxo-Lana kadete mutilen taldeak, Gipuzkoako Txapelketa lortu zuen errepidean eta mendi bizikletan, Manex Larrañaga aretxabaletarraren eskutik. Gipuzkoako txapelketan ere, Izortz Llodio arrasatearrak, podiuma zapaldu zuen.
Igamo Packaging-eko neskek, hainbat garaipen lortu dituzte. Arabako txapelketa erlojuaren kontra eta ULMA txallengea Edurne Ormaetxeak. Edurnek berak, 7. eta 9. postuak lortu zituen Espainiako Kopako bi probatan. Itxaso Askasibarrek, ULMA Txallangeko erlojupekoa irabazi zuen. Ziortza Herediak, bai erlojuaren kontra eta iraupen proban, Arabako txapelketan podiuma zapaldu du 2024an. Aipatzekoa, taldeko Itxaso Plaza, Euskal selekzioarekin, Eibarren profesionalekin lehiatu zela.
Igamo taldean, udan zehar, Helena Jones estatubatuarra izan da lehiatzen. Honek ere, garaipena lortu zuen Asturiasen Igamoko koloreekin. Euskal Herrian egindako egonaldiaren ondoren, orain, Coloradokoak, aste honetan Zurichen lehiatzen ari diren munduko txapelketetan parte hartuko du erlojupekoan zein iraupen proban. Irailaren 24an, erlojupekoa izango du eta 26an, iraupen proba. Lokatzak oraindik, badu nora begiratu. Suitzan izango dituzte animoak jarrita.