Igamo taldeak, Zatika taldearekin batera, mistoa osatu du Bizkaian lehiatzeko. Itxaso Askasibar, Intza Navarro, Eguzkiñe Romaratezabala eta Edurne Ormaetxearekin batera, bertan izan dira Lokatzako koloreekin Lea Rondel frantziarra (Le Mans) eta Helena Jones estatubatuarra (Colorado) ere.
Lehen etapan, Rondel frantziarrak seigarren postua erdietsi zuen tropel nagusiko esprintean gailenduz. Bigarren etapan, erabat menditsua, Jones amerikarrak hamabigarren postua, eta Rondel frantziarrak, hamazazpigarrena, lortu dute. Sailkapen nagusian, 11. eta 12. postua lortuz. Beraiekin batera, Edurne Ormaetxea ere helmugaratu da; lan bikaina aramaioarrak egin duena, munduko onenen artean.
Emaitza hauekin, Jones eta Rondelek, munduko txapelketan egoteko pausu handia eman dute. Orain, beraien nazioko arduradunen esku dago erabakia.