Igamoren hirugarren garaipena, Coloradotik

Helena Jones estatubatuarra podiumean, Asturiasen.
Aurreko astea, Oñatin, ULMA txallengea borobila izan bazen Igamo Packaging taldeko neskentzat, pasa den asteburua ez da okerragoa izan.

Igandean, Estatu Batuetatik etorrita, Helena Jones txirrindulariak, denboraldiko hirugarren garaipena eman dio Igamo taldeari, Asturiasen, Pola de Sieron. Coloradotik Bergarara etorri da Jones, Lokatza ziklismo eskolak dituen harremanei esker eta Munduko txapelketak prestatzeko, aukera onena duelako.
 
Ez da asteburuko emaitza on bakarra izan. Larunbatean, Leonen, Espainiako Kopa barruan, Edurne Ormaetxeak 10. postua eskuratu zuen eta 15. Helena Jones, estatubatuarrak.
 
 
Hurrengo lasterketa, Bizkaikoloreak Munduko Kopa izango dute uztailaren 20am eta 21ean. Mundutik etorriko diren talde onenen aurrean arituko dira Igamoko neskak Zatika taldearekin mistoa osatuz, eta, Frantziatik, Lea Rondel batuko zaie. Beraz, Lokatzak, nazioarteko taldea izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak