Espainiako txapelketan hamalaugarrena, 23 urtez azpiko kategorian

Itxaso Plaza.
Asteburuan zehar txirrindularitzako Espainiako txapelketak lehiatu dira San Lorenzo del Escorialen, elite eta 23 urtez azpiko kategorientzat. Lokatza ziklismo eskola, bertan izan da, Igamo Packaging taldeko Itxaso Plaza arrasatearrarekin.
 

Emakumeen tropelean elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek batera lehiatzen dute eta besteak beste, Itxasok, Laboral Kutxa eta Movistar taldeko ziklistekin batera lehiatu behar izan du, Mavi Garcia bezalako txirrindulariekin.
 
Ibilbidea oso gogorra izan da, Madrilgo mendietan zehar. Helmugan, talde profesionaletako txirrindulariek, beraien maila erakutsi badute ere, Plazak, 32. postu orokorra lortu eta 23 urtez azpiko kategorian Igamokoak, hamalaugarren postua lortu du, kategoria honetan, lehen urtea betetzen ari bada ere.
 

Kadete eta jubenilak, Tafallan eta Atarrabian

Kadete eta jubenil mailako neskek Nafarroan izan dituzte lehiaketak asteburuan.
 
Tafalla:
  • Kadeteak:
    • 15. Izar Ezkibel
    • 18. Ziortza Heredia
    • 22. Aroa Saez
  • Juniorrak:
    • 12. Edurne Ormaetxea
Atarrabia
  • Kadeteak:
    • 14. Izar Ezkibel
    • 16. Ziortza Heredia
    • 23. Aroa Saez
 
  • Juniorrak:
    • 17. Itxaso Askasibar
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak