Jarraian, pasa dugun aste buru honetan, Abanillan (Murtzia) eta Suecako arroztietan (Valentzia) izan dituzte Espainiako kopako bi proba puntuagarri gehiago. Lasterketak udako beroaldian lehiatu behar izan dituzte Igamoko txirrindulariek, bai Murtzian eta bai, Albuferako arroztietan ere. Valentziakoak ibilbide berezia du; izan ere, arroztietara heltzeko dauden sterrato-etatik egindako ibilbidea da eta horrek, lasterketa gogortzen du.
Igamo Packaging-eko emakumeek badute non lehiatu ekaina bukatu aurretik. Hurrengo asteburuan, kadete eta jubenilak, Tafallan eta Atarrabian lehiatuko dira. Hogeita hiru urtez azpikoak aldiz, Madrilen jokatuko diren Espainiako txapelketetan egongo dira. Lokatzako kide bat Espainiako txapelketa baten dagoen lehen aldia ez bada ere, Lokatza talde moduan, lehen aldiz arituko da. Kasu honetan, Igamoko neskak, besteak beste, Movistar eta Laboral Kutxa moduko taldeekin batera eta Mavi Garcia (Alula) bezalako txirrindulariekin batera lehiatzen. Horietako askok, Frantziako Tourra eta Joko Olinpikoak dituzte begiz jota.
Ekaina bukatzeko, Osonako Itzulia lehiatuko dute Gironan, 27tik 29ra. Lehen aldiz egiten den itzulia da eta Igamok egin duen lan onari esker, gonbidatuak izan dira lehiaketara.