Maiatzaren 26an, Eibarren, Uci Pro Series kategoriako lasterketa lehiatuko da, besteak beste Movistar eta Laboral Kutxa moduko taldeak izango dira irteeran. Horiek guztiekin batera, Euskal selekzioak deituta, Igamoko Itxaso Plaza izango da. Lehen urtea du open mailan eta ilusioz doa, jakinda, lan handia egin beharko duela. Esperientzia polita izango da arrasatearrarentzat, batez ere, oraindik hezten dagoen txirrindularia izanik. Ez baita erraza, unibertsitate ikasketak eta bizikleta uztartzea, are gutxiago, igandekoa moduko lasterketa baterako.
Lokatzatik oso pozik hartu dute albistea. Bergarako klubeko harrobitik pasatako hainbat txirrindulari, profesionaletan izan ostean, orain, taldean bertan duten txirrindulari bat, profesionalekin lehiatzera deitu dutelako. Tropel berean, Olatz Gabilondo bergararra egongo da, hau ere, Lokatzako harrobian hasitakoa, gaur egun, Zatika taldean dabilena.