Aurreko astean, Ziortza Heredia Mendia, iraupen proban Arabako azpi-txapelduna izan bazen, aste honetan, berriz ere txapeldunordea izatea lortu du Laudioko erlojuaren kontrako Arabako txapelketan. Igamoko neskak, lehen urtea du kadete mailan.
Asteburua borobiltzeko, Laudioko erlojupekoa, Arabako itzuliko 3. etapa ere izan zen eta Arabako itzuliko 7. postua lortu zuen Izar Ezkibel Bastida oñatiarrak, Laudion. Top 10 postu polita.
Igamoko neskek, hurrengo lasterketa etxean izango dute, Bergara Hiria txapelketarekin; hurrengo ostiralean hain zuzen ere, maiatzaren 24an arratsaldeko 6:30ean hasita.