Duranako etapan Arabako txapelketa zegoen jokoan eta Igamo Packaging taldeak, baditu bere txirrindularien artean zenbait arabar. Esaterako, kadete mailan Ziortza Heredia araiarra dago eta bere kategorian, Arabako azpi-txapelduna geratu zen atzo Duranako lasterketan.
Ziortzak, lehen urtea du kadete mailan, baina, pausoz pauso, kategoriara ondo egokitzen ari dela erakutsi du orain arteko lasterketa guztietan, adibidea, atzoko Arabako txapelketa.
Aipatu bezala, Igamoko neskek, hurrengo lasterketa, Laudion izango dute; Bergarako San Martzial igoerarekin jarraituko dute; eta ondoren, ekainean, hilabete intentsua izango dute Espainiako Kopako hainbat lasterketekin.