Manex Larrañaga bederatzigarren Euskadiko txapelketan

Maiatzak 1ean kadete mailako Euskadiko txapelketa jokatu zen, Amurrion. Bolintxo Okindegia-Lana E. Koop. taldeko ordezkariak bertan izan ziren, azkenean, ateri lehiatu zen lasterketan.

Aipatzekoa, Manex Larrañaga aretxabaletarrak lortutako bederatzigarren postua, horrela, azken asteetan erakusten ari den maila berretsi zuen.
 
Azken kilometroetan, taldetxo bat aurreratu zitzaion tropelari eta garaipenerako lehian, Bolintxo-Lana taldeko Larrañagak bederatzigarren postua erdietsi zuen. Taldeka ere, Lokatzako ziklistek bosgarren postua lortu zuten, denboraldian zehar, erakusten diharduten erregulartasunaren irudi.
 

Hurrengo lasterketak

Asteburuan bi lasterketa izango dituzte Lokatzako ziklistek.
 
Zapatuan, maiatzaren 4an, Igamo Pckaging taldekoak Legution izango dira, eta domekan, Duranan. Bolintxo-Lana taldeko kadeteak, ostera, Zestoara joango dira domekan, eta eskolarrak Irunera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak