Edurne Ormaetxea zazpigarrena, Pontevedran

Igande honetan, martxoaren 24an, Igamo Packaging taldeko neskak Pontevedran izan dira Espainiako Kopako 3. proba puntuagarrian lehiatzen.

Aipatzekoa, Edurne Ormaetxearen zazpigarren postua jubenil mailako lasterketan. Aramaioarra tropel nagusian iritsi da, eta esprintean, ondo borrokatutako emaitza lortu du. Pozik bazegoen ere, itxita gelditu dela adierazi digu eta noraino heldu zitekeen jakitzeko penaz.
 
Kadete mailako lasterketan, Ziortza Herediak, 30. postua erdietsi du. Araiatik Lokatzara etorri den lehen urteko gazteak, denboraldi hasiera polita egiten ari da.
 
Hona hemen Pontevedrako emaitzak:
Junior mailan:
  • 7. Edurne Ormaetxea.
  • 73. Itxaso Askasibar.
Kadete mailan:
  • 30. Ziortza Heredia.
  • 73. Aroa Saez.
Maddi Oleagak erorikoagatik ezin izan du amaitu
 
Kopako hurrengo zitak Lizarran, Murtzian, Valentzian eta Leonen izango dituzte.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak