Igamo Packaging bizirik Nojako euritean

Atzo igandea, Nojan, Espainiako Kopari ekin diote Igamo Packaging taldeko neskek. Lokatza Ziklismo Eskolak kudeatzen duen taldeak kadete, jubenil eta open mailetan izan ditu ordezkariak eta asteburuan zehar izan den eguraldiari aurre egin behar izan diote. Guztiek arropa jantzi eta gogor eutsi diote hotza eta euri jasari.

Kadete mailan 33 kilometroko ibilbidean, Izar Ezkibel 69., Aroa Saez 75.,  Ziortza Heredia 88. eta Maddi Oleaga 101. sailkatu dira hurrez hurren, ia 160 parte hartzaile izan dituen lasterketan. Hainbat erorketa izan dituzte Igamoko ordezkariek eta sailkapen hobea lortzea ekidin du.
 
Ondoren, jubenilen txanda izan da 60 Km ibilbidea burutzeko eta bertan Edurne Ormaetxeak, tropel nagusian sailkatzea lortu du 30. postuan, azken kilometroan erorikoak medio, postua asko galdu eta amorratuta, ezin izan duelako esprinta burutu. 
 
Bukatzeko, open mailako lasterketan, Itxaso Plaza izan da lehiatzen 87 Km burutzeko, kategorian lehen urtea duen arrasatearrak eta 180 parte hartzaile izan duen lasterketa gogorrean, 51. postua lortu du soilik, 60 txirrindulari helmugaratu diren lasterketan. Tartean UCI mailako txirrindulariak egon badira ere, Plazak, euritea gainditu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak