Goizean, Eibarren, mutil jubenilekin batera, Itxaso Plaza 23 urtez azpiko kategorian lehen urtean egiten ari den arrasatearra lehiatu zen, eta arratsaldean, aldiz, Errenterian, Ziortza Heredia, Arantxa Anduaga, Izar Ezkibel, Aroa Saez, Maddi Oleaga kadeteak eta Edurne Ormaetxea jubenila.
Edurne Ormaetxea aramaioarrak seigarren postua ekuratu zuen Errenteriako lasterketan. Euripean jokatu zen eta ibilbide zaila izan zuten txirrindulariek Errenteria eta Oiartzun artean dauden auzoetatik. Bide estu eta zigi-zagatsuen artean eginiko ibilbidea prestatu zuten, eta Igamoko txirrindulariak ihesaldi saiakeretan parte hartu zuen; baita ia lortu ere. Azkenean, pelotoiko esprintean seigarren postuagatik borrokan, tropeleko lehena izan zen iheslarien atzetik.
Denboraldi hasiera polita egin dute Lokatzako neskek, eta orain, Espainiako kopara begira daude; hurrengo igandean Nojan hasiko dute, zortzi probaz osaturik dagoen Kopa. Nojan hasi eta Galizia, Murtzia edo eta Leon, besteak beste, izango dituzte bidean.