Era berean, Larrañagak, progresio bikaina erakutsi du. Ziklo-krosa errepide denboraldirako prestaketa gisa erabiltzen duen txirrindulariak, lehen lasterketa 35. amaitu zuen Aiaran. Ondoren, Abadiñon, Euskadiko txapelketan 14. amaitu zuen, eta Ormaiztegikoan, aipatutako zazpigarren postuan.


Bolintxo-Lanako txirrindulariak, asteburu honetan amaituko du denboraldia, Amurrion egingo diren Espainiako txapelketetan parte hartuta. Lasterketa larunbatean jokatu da, eta bere progresioan, esperientzia aberasgarri bat edukitzeko aukera izango du Larrañagak.