Eguraldi bikaina izan zuten txirrindulariek, nahiz eta aurreko egunetako euriak, zirkuitua guztiz lokaztuta utzi zuen. Denboraldiko bigarren lasterketa izan da Bolintxo-Lanako txirrindulariarentzat eta dagoeneko, aurreko postuetara gerturatzen hasi da aretxabaletarra. Ia 80 parte-hartzaile izan ziren irteeran eta Larrañagak, azken ilaratan irten bazen ere, itzuliak burutu ahala, aurreko txirrindularietara gerturatzen joan zen.
Hurrengo zitak, Ormaiztegin eta denboraldia bukatzeko, Amurrion, Espainiako txapelketan izango ditu.