Lehen aldiz lehiatu zen diziplina horretan Larrañaga, eta azken ilaran irten bazen ere, ia 70 parte hartzailetik, 35. posturaino aurreratzea lortu zuen. Bolintxo Okindegia-Lana E. Koop. taldeko 2. urteko kadetea da aretxabaletarra txirrindularia, eta berak ezagutu ez badu ere, Aretxabaletak badu ziklokrosarekin historia. Garai baten nazioarteko proba bat antolatzen zuten UDAko lagunek. Gaur egun, herriko txirrindulari bat daukate lokatz artean.