Egunero hiru entrenamendu saio egiten aritu dira. Goizeko saioa, eguerdiko saioa eta arratsaldeko saioa. Ekintzaz beteriko egunak izan dira. Gaitasun fisikoak landu dituzte, mendi itzuliak, bizikleta, gimnasia saioak, korrika, pala partidak, arrabola, igeriketa... horretaz gain, hitzaldiak ere izan dituzte: elikadura, taktika, teknologia berriak, inteligentzia emozionala, literatura tailerrak...


Elkarbizitza eta konbibentzia egunak ere izan dira, talde ezberdinetako txirrindularien eta entrenatzaileen arteko hartu emana sendotu, 2024rako egutegia planifikatu eta bakoitzaren helburuak finkatzeko.
Jada, tradizio bihurtzen ari da, abenduan kontzentrazioa egitea, horrela, gaitasun fisikoen sendotzeaz gain, talde harremanak sendotzeko ere balio dute. Guzti hau, Irati Peñaren laguntzarekin burutzen da, jada, Peñak 42 urteko tradizioarekin.

