Lokatza Ziklismo Eskolako gazteek hasi dituzte aurre-denboraldiko entrenamenduak

Ziklismo denboraldia hasteko oraindik lau hilabete falta badira ere, eta lehen dortsalak martxoan jarriko badituzte ere, Lokatza Ziklismo Eskolako gazteek, jada hasi dituzte aurre-denboraldiko entrenamenduak.

Txirrindularitzak ordu asko eskatzen dituen kirola da eta horregatik, udazken eta neguko entrenamenduak, oinarri oso garrantzitsuak dira ondoren, udaberrian eta udan, emaitzak lortu nahi badira. Bada, Bolintxo Okindegia-Lana E. Koop taldeko mutilek eta Igamo Packaging taldeko neskek, argi dute bidea eta horregatik, hasi dira prestaketa fisioarekin. 
 
Denboraldi-aurre honetan, lehendabizi, zeharkako kirolak praktikatzea da helburua. Urtean zehar egiten ez diren ariketa eta kirolak. Astean zehar, gimnasioa, antxintxika, igeriketa... eta asteburuetan aldiz, mendi itzuliak, mendi bizikleta eta noski, errepideko bizikleta ere hartzeko aprobetxatzen da. Poliki-poliki, errepidean kilometroak batzen joan behar dute gazteek, martxoan hasiko dituzten lasterketetan lehiakor egon ahal izateko.
 
 
2024rako Bolintxo-Lana taldean, 9 txirrindulari arituko dira, iaz baino 3 txirrindulari gehiago izango ditu Lokatzako kadete mutilen taldeak. Igamo Packingek ere, kopurua handituko du eta iaz 9 emakume izan baziren ere, 2024rako, 11 txirrindulari izango ditu taldeak.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak