Bretainian korrituko duten lasterketa berezia da, batetik, nazioarte mailako lasterketa bat delako eta bestetik, asteburuan zehar, maila guztietako lasterketak antolatzen direlako. Esaterako, Igamoko neskek lehaituko duten egun eta ordu berean, noski beste ibilbide bat burutuz, emakumeen World Tour taldeak arituko dira. Bertan izango da Lote Kopecky munduko txapelduna.
Lokatzatik, Itxaso Plaza eta Edurne Ormaetxea jubenilak joango dira Plouayra, Urretxuko Zatika taldearekin elkartuta. UCI mailako lasterketa izanik, Europako talde indartsuenak aurkituko dituzte parean eta ibilbide gaiztoa izango dute gainera. Izan ere, 13 itzuli eman beharko diote 6,7Km izango dituen zirukuitu bati. Jakina da ere, Bretainian eguraldia oso aldakorra izan daitekeela eta horri ere, aurre egin beharko diote Igamo Packaging taldeko neskek. Uztailean, Bizkaian antolatutako munduko kopan izan ziren bi Lokatzatarrak. Biek, maila altuko lasterketetan egoteko gaitasuna dutela erakutsi zuten. Oraingoan ere, taldearen helburua, ziklistei esperientzia berriak eskaintzea da eta beraien progresioan aurrera pausoak ematen joatea. Horrela, beste txirrindularitza bat ezagutzeko aukera ere izango dute, Europako klasikoen txirrindularitza.
Plouaykoaren ondoren, Igamo taldeak bukatutzat emango du denboraldia eta jada, 2024ra begira hasia dago taldea. Beste urte batez, emakumeen txirrindularitza indartzeko asmoz jarraituko du Lokatza ziklismo eskolak.