Zarautzeko Gau Kriterium-a

Itxaso Askasibar, Markel Eguren eta Maddi Oleaga, Zarautzen.

Lokatza Ziklismo Eskolak kudeatzen dituen Bolintxo Okindegia-Lana E.Koop. eta Igamo Packaging taldeak, atzo gauean, Zarauzko Azken Portu auzoko jaietan antolatu zen Gau Kriteriumean lehiatu ziren. Bolintxo Okindegia-Lana E.Koop. taldeko maillotarekin Markel Eguren izan zen eta Igamoko maillotarekin, Itxaso Askasibar eta Maddi Oleaga.

Hiruek proba berdinak izan zituzten. Lehendabizi, puntuetara jokatutako lasterketa egin zuten: hamabi itzuliko zirkuitua herri barruan. Proba honetan hiru itzulitik behin, puntuak banatzen dira, eta irabazlea puntu gehien batzen dituena da. Bukatzeko, kanporaketa probak izan ziren. Kasu honetan, itzuli bakoitzeko, azken txirrindularia kanporatua izaten da.

Gipuzkoako txirrindularitzak arazoak konpondu berritan, Lokatzako ziklistek hurrengo erronka iraileko lehen asteburuan izango dute. Igamoko neska jubenilak, berriz, Plouay-eko sari nagusian lehiatuko dira, Frantzian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak