Guztira hiru etapa izan dituzte. Lehena Ampueron, kronoigoera izan zuten, bigarrena San Miguel de Meruelon eta hirugarena Camargon, iraupen probak. Itxaso Askasibarrek sailkapen nagusian 17. postua lortu du eta Lokatzarentzat, emaitza polita da zegoen mailarekin lehen hogeietan amaitzea. Ezkibelek ere, lehen urteko kadetea izanik, itzulia 52. postuan bukatu du. Hurrengo urterako baliagarria izango zaion esperientzia jasota. Parte hartzaileen artean, besteak beste, Europako azpitxapelduna zegoen.
Horrela eta Gipuzkoako txirrindularitzak bizi duen egoera dela eta, berririk ezean, behin behinean denboraldi amaiera izan daiteke Kantabriakoa.