Edurne Ormaetxea eta Itxaso Plaza ziklistak Nazioetako Kopan izango dira

Txirrindulariak joan den zapatuan Elorrion pasa behar duten harbide tramua probatzen.

Hurrengo asteburuan, Igamo taldeko jubenilak, Edurne Ormaetxea eta Itxaso Plaza, Nazioetako Kopa Txapelketan (munduko kopa) lehiatuko dira. Hain zuzen ere, Abadiñon eta Iurretan ospatuko den bi eguneko Bizkaikoloreak Itzulian.

Lokatzakoak, Urretxuko Zatika taldearekin, talde mistoa osatuko dute Durangaldean elkartuko diren munduko txirrindulari onenekin lehiatzeko.
 
Igamoko neskekin batera Frantziako, Belgikako, Alemaniako, Portugalgo, Estatu Batuetako eta Kanadako selekzioez gain, Europako talde indartsuenek osatutako tropela izango da. Esaterako World Tour mailako harrobi taldeak ere izango dira (Quick Step, Liv, Van Moer, TalentNed....).
 
Ormaetxeak eta Plazak maila horretako lasterketan parte hartzen duten lehen aldia da. Errespetuz baina ilusio guztiarekin doaz, munduko kopa baten lehiatzera.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak