Larunbatean, zita hirukoitza izan zuten. Igamo Packaging taldeko neskak izan ziren lehenengoak lehiatzen, Murtzian, Abanillan izan zuten Espainiako Kopako lasterketa. Larunbat arratsaldean aldiz, Bolintxo Okidengia - Lana E. Koop. taldeko kadeteek Zestoan izan zuten lasterketa eta ordu berean, Bolintxo - Lana taldeko infantil eta alebinek.
Igandean aldiz, bi lasterketetan izan zuten presentzia Lokatzako ziklistek. Berriz ere, lehenak errepidean, Igamoko neskak izan ziren, Suecan (Valentzia) dauden arroztietatik prestatutako zirkuitu batean, Espainiako kopako azken zita. Agurainen aldiz, kadete mailako Bolintxo - Lana taldekoak San Juan lasterketa lehiatzen egon ziren.
Hainbat lasterketa eta horrenbeste emaitza lortu dira asteburuan zehar. Infantil mailan, Harkaitz Ilarduia bigarren eta Unai Mondragon hirugarren sailkatu ziren hurrenez hurren, Urretxuko sarian. Alebin kategorian berriz, Ibone Diaz, hirugarrena iritsi zen helmugara.
Agurainen Bolintxo Okindegia - Lana E. Koop. taldeko Iñaki Plazak, 9. postua lortu zuen eta Murtzian, Espainiako kopan, Igamo Packaging taldeko Itxaso Askasibarrek 14. postua.
Igamo packaging taldeko neskek, Suecan arroztietako esterratoan lehiatuta, aurtengo Espainiako kopari amaiera jarri diote. Beste urte batez, nesken taldeak, estatuko txirrindulari onenekin batera lehiatzeko gai direla erakutsi dute eta taldeak hartutako inertziarekin jarraitzeko ilusioz beteta amaitu dute aurtengo Kopa. Bada, hurrengo asteetan, beste hainbat zita garrantzitsu izango dituzte, esaterako, Espainiako txapelketak, Iruñerriko itzulia, Bizkaiko loreak munduko kopa... eta Euskaldun torneoko beste hainbat lasterketa.