Pasa den asteartean, Aizarnazabalen, Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelketak lehiatu ziren junior eta elite mailako txirrindularientzat. Urtero bezala, Lokatza Ziklismo Eskolako ordezkariak izan ziren. Aipatzekoa izan zen Eneritz Urrutia Tena arrasatearraren hirugarren postua elite mailan. Horrela, Igamo Packaging taldeko neskek, beste lorpen bat eskuratzen dute aurtengo denboraldian.
Asteburura begira, Igamoko neskek, Espainiako kopari amaiera ipiniko diote, Murtzian eta Valentzian lehiatuta, larunbatean eta domekan, hurrenez hurren. Bietan, kadete eta jubenil mailako txirrindulariekin aurkeztuko da Igamoko Packaging taldea. Murtziakoa, Abanillan jokatuko da eta irteeran izango dira Izar Ezkibel, Maddi Oleaga eta Itxaso Askasibar. Jubeniletan berriz, Edurne Ormaetxea eta Itxaso Plaza.
Asteburua borobiltzeko, Suecan (Valentzia), Albuferako arroztietan antolatu duten ibilbidean, lehiatuko dira. Iaz ere izan ziren parte hartzen Lokatzako neskak eta esperientzia polita bezain gogorra izan zen, sterratoa duen lasterketan parte hartzea.
Bolintxo Okindegia - Lana S. Coop. taldeko kadeteak berriz, Zestoan eta Agurainen izango dituzte karrerak.