Asteburu oparoa Bolintxo Okindegia-Lana taldearentzat

Ekintzaz beteriko asteburu izan da Lokatza Ziklismo Eskolako kideentzat pasa dena.

Larunbatean, kadete mailako Bolintxo-Lana taldeko ordezkariak Zornotzan lehiatu ziren estatu mailako lasterketan, ia 200 txirrindularik parte hartu zuten, eta Lokatza, bost ziklistekin aurkeztu zen. Irteera eman eta berehala Iñaki Plaza arrasatearrak eguneko ihesaldia harrapatu zuen beste hiru txirrindularirekin batera eta lasterketako kilometro gehienak aurretik egin zituzten, tropelak bukaeran erritmoa bizitu zuen arte. Hala ere 34. postua erdietsi zuen. Horretaz gain, taldekideek lortutako postu guztiei esker, Bolintxo-Lana taldea laugarren postuan sailkatu zen taldekako sailkapenean 33 talderen artean.
 
Larunbatean ere, eskolar mailako txirrindulariek lasterketa izan zuten, kasu honetan, Mendaron. Infantilen mailan, Harkaitz Ilarduia bergararrak bigarren postua erdietsi zuen.
 
Asteburua borobiltzeko, igande arratsaldean, Seminarioko patioan txikienen artean ziklismoa bultzatzeko ekintza antolatu zen, jolasen artean eta lagun giroan ia 30 haur elkartu ziren 9 eta 14 urte bitartean. 
 
Aste Santu betean egon arren, Lokatza ez da geratzen eta hurrengo zita Agurainen izango da apirilaren 9an, kadete mutilen eta nesken taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak