Urteko lasterketarik zaharrenaren aurrean gaude, pentsa 79. edizioaren aurrean gaude. Urte hauetan txirrindulari garrantzitsuak izan dira helmugatik lehenak pasa direnak: Vicente Trueba (1932), Bernardo Ruiz (1950), Jesus Loroño (1951), Antonio Barrutia (1959), Fede Etxabe (1979), Peio Ruiz Cabestany (1981), Miguel Indurain (1985), Xabier Usabiaga (1989), Xabier Lazpiur (1990), Jonhatan Castroviejo (2007) edo Ion Izagirre (2009).
Irteera eta amaiera Amillaga kalean izango da (Industrias Aperribai, Metagra, Super Amara...). Lasterketa 9:00etan hasi eta Zubillaga-Elgoibar-Zubillaga itzulia egin ostean, Asentziora igoko dute (10:30etan). Bertatik, Ubera auzora jeitsiz, helmugara ziztu bizian joango dira.
Ea bergarako txirrindulariek (Ion Rivero, Eneko Lizarralde, Asier Taboada, Beñat Etxabe, Jokin Etxabe eta Julen Irizar) lasterketa polita egiten duten eta pozik uzten gaituzten.