Urteko lasterketarik zaharrenaren aurrean gaude, pentsa 79. edizioaren aurrean gaude. Urte hauetan txirrindulari garrantzitsuak izan dira helmugatik lehenak pasa direnak: Vicente Trueba (1932), Bernardo Ruiz (1950), Jesus Loroño (1951), Antonio Barrutia (1959), Fede Etxabe (1979), Peio Ruiz Cabestany (1981), Miguel Indurain (1985), Xabier Usabiaga (1989), Xabier Lazpiur (1990), Jonhatan Castroviejo (2007) edo Ion Izagirre (2009).
Aurten irteera eta helmuga Amillaga kalean izango da (Industrias Aperribai, Metagra, Super Amara...). Irteera ordua 9:00ak inguru eta 10:30etan Asentzioko gaina igo ostean, 11:00ak ingururako bukatuko dute froga.