LI. LABEGARAIETAKO SARIA

Erabiltzailearen aurpegia ion Unamuno lekuona 2014ko mar. 22a, 22:50

178 txirrindularik hartu dute parte 82 kilometrotako gaurko lasterketan. Maila altua egon da gurean, Euskal Herriko taldeez gain, kanpotik etorritako hainbat puntako txirrindulari etorri dira. Horren adierazgarri izan da lortu duten bataz besteko abiadura: 43,34 km/h.

Helmugara 90 txirrindulari heldu dira eta Zabala jatetxe parean zegoen pankartan, Onditz Urruzmendi izan da azkarrena. Sprint estu estua izan da eta lehenengo postuan zetorren Oier Ibarguren bigarren postuarekin konformatu behar izan da tubular erdiko diferentziagatik. Bergarako lehenengoa Mikel Mujika (Bolintxo Okindegia) izan da. Bertan topatu du urteetako sakrifizio eta zapore gazigozoen garaikurra. Zorionak Mikel LOKATZA ZE partetik.

Gaurko lasterketaren sailkapen osoa  http://www.gtxe.org/datos/carreras/201403221937230.Clas%20Bergara%20220314.pdf?s_CAT=JUN&s_ANIO=2014  linkean.

 

Hurrengo astean XL. Gorlako Igoeran zuen zain egongo gara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak