Ingo xonau?

Erabiltzailearen aurpegia Lukene Igartua 2020ko mar. 6a, 00:00

Ingo xonau? Etxakiñat, ba, gai izango gaittun? Hoixe baietz!

Horrelako zerbait izango zen orain dela 31 urte Donostiako Lilatoia egitea pentsatu zuten emakumeen arteko elkarrizketa (Oñatiko hitanoa erabiltzea neure lizentzia da). Igandean 6.000 emakumek egin zuten korrika. Izugarria! Aurten, gurpildun aulkietan dauden neska-mutilek hartu dute parte, beraien amak, arrebak edo lagunak bultzatuta, emakumea delako kirol proba honen protagonista. Ezin uka daiteke Lilatoiak emakumeen kirol espazioa zabaltzen lagundu duela, eta egoera aldatzen doala: hobera doa bai, baina oso poliki. Beti defendituko dut bakoitzak nahi duena egitea, baina oraindik rolak oso finkatuta ditugu. Bi adibide: 2020ko Aloñako igoerako izen ematean 300etik hemezortzi bakarrik ziren emakumeak. Hori ikusita, antolatzaileek itxaron zerrendan zeuden emakume guztiak batu dituzte lasterketara. Pozteko erabakia bada ere, emakumeen partaidetza %8ra ez da heltzen. Bestalde, Oñatiko Inauteriak kalez kale ekitaldian emakumezkoak ziren gehiengo nagusia dantzan.

Baxakonau lana bidiak batzen! Ingo xonau/xuau?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak