Bada, guztiz naturalak diren sentimendu horiek aldatzeko, ikuspuntua aldatu behar dugu: ezezaguna ezagun bihurtu eta ezintasunean erreparatu beharrean, haur horiek egin ahal dutena baloratu eta ekiten lagundu. Esaterako, Sevillako Carros de Fuego elkartean aniztasun funtzionala duten haurrekin lasterketak egiten dituzte eta bertako kide batek astean aitortu zigun lehen lasterketa egin zutenean "qué pena" eta "pobres chicos" entzuten zutela. Orain, hainbat atxintxikaldi ondoren, haur bakoitza bere izenez animatzen dute Sevilla aldean.