Guztiok gure gaitasun eta mugak ditugula aipatzen zuen eta, adimen urritasuna duen neska baten kasua aipatzen. Neska horrek bezala adimen urritasuna edo elbarritasunena duten pertsonen mugak berehala ikusten ditugu, baina uste dut haien gaitasunetan ez dugula erreparatzen eta beste edonork baino gehiago demostratu behar dutela badituztela hainbat abilezia.
Egoera hori arlo gehienetan nabarmena bada, kirolean are eta gehiago. Askotan elbarrien eta urritasuna duten pertsonen kirola existitzen denik ere ez dakigulako. Badirudi orain, iraultza bat gertatzen ari dela emakumeen kiroletik hasita. Bada, joan den astean kirol egokitutako federazioak bilera bat antolatu zuen familiekin kirol egokitua antolatzeko gure bailaran.
Mugak gaitasun bihurtzeko ekimen honetan ea iraultzarekin jarraitzen dugun.