Albiste baten ondorenak

Erabiltzailearen aurpegia Lukene Igartua 2017ko abe. 24a, 00:00

Sutzen garenean hamarreraino kontatu behar omen dugu ezagutzen ez dugun hizkuntza batean; horrela, zenbaki horiek asmatzen dihardugun bitartean gure barruko amorrua baretuko ei da.

Bakea galdu dut aste honetan Gipuzkoan salduena den egunkarian irakurri dudan notizia batekin. Foru Aldundiak mendekotasun legean aldaketa batzuk egitea proposatu du. Berriaren arabera, dena da hobekuntza, aurrekontuaren igoera eta diru laguntzen gehitzea.

Baina albistea sakonki irakurrita konturatu naiz mendekotasun maila altuena dutenek gaur egun jasotzen duten diru laguntzaren %20 galduko dutela. Argitaratzen ez dena existitzen ez den heinean, familiak berri honekin sentitzen duena bakardadea da, gutxiespena. Neurria proposatu duenak ere ez ditu aintzat hartu mendekotasun handiena dutenak eta haien familiak, haien beharrak eta zailtasunak.

Aste honetan hizkuntza arrarorik asmatzen aritu beharrik ez dut izan, baretzeko GOIENAn idatzi ahal izan dut eta. Gomendatzen dizuet esperientzia. Beste barik. Eguberri on guztioi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak