Nire omenaldia gaur borondatezko talde bati egin nahi diot: gizarteak askotan albo batera uzten dituen urritasun intelektual sakona duten pertsonekin, bere denbora librea pasatzen dutenei. Lana isilean egiten dute, ez dira askotan medioetan azaltzen eta errekonozimendu gutxi jasotzen dute egiten duten lan baliotsuagatik. Gizarteak musu ematea ahazten duen pertsona taldearen alde, lana musu-truk.
Honen adibidea, urtero, santiagotan, Degurixako kanpaldia antolatzen duten borondatezkoak dira. Esan didatenez, orain dela 35-40 urte inguru hasi ziren Urbian kanpamendua egiten, urte batzuen ondoren Degurixara salto egin zuten, eta orain, urtero-urtero beraien beharra dutenen ilusioak betetzen dituzte. Musu-truk.
Zorionak egiten duzuen lanagatik, eta musu handi bat zuentzat.