Bizirauten espezialistak aipatzen dituztenean nire burura datoz elbarritasun edo urritasun bat dutelako egunerokoan esfortzu berezi bat egin behar dutenak. Ekilibristak dirudite batzuek, gurpil aulkiarekin denda batean sartu nahian, akrobatak beste batzuek, bankura edo notarioarenera hurbiltzeko orduan.
Bizirauten espezialistak soseguz mugitzen dira, oztopoak gaindituz, behar duten denbora hartuz. Hankekin antxintxikarik egin ezin duten, baina bihotzarekin korrika eta hegan egiteko gai diren ilusionistak direlako.
Mundu bat amaitzen da abestia, denok bat egiten duguna, batzuk besteen azalean jartzen garen lekua, eta zailtasunak dituztenei korrika egiteko bideak zabaltzen diegun mundua.